Motibazioa, interesa, gogoa… edukitzea da; zerbaiten aurrean indarra sartzea hori lortzeko asmoz. Motibazioak eragin zuzena du irakaste-ikaste prozesuan, eta interakzio eskolarra baldintza dezake. Nola? Ba, zerbait egiteko interesa azaltzen badugu, motibatuta gauden seinale izango da eta prozesua eramangarriagoa izango da. Hala ere, azaltzen den interesa kontrolatu egin behar da, izan ere, motibazioa gehiegizkoa baldin bada arazoak sor daitezkeelako, antsietatea, esaterako.
Autoestimuarekin eta autokontzeptuarekin eragin zuzena dauka motibazioak. Ikaste-irakaste prozesuan, umeek, hainbat motatako motibazioak izaten dituzte; eta irakasleek, horiek bideratzen jakin behar dituzte. Aipatutako motibazio mota horien artean, ondorengoak nagusitzen dira:
- Noten arabera: Motibazio mota hau duten ikasleek, helburu gisa nota ona ateratzea dute. Kalifikazioak aspektu garrantzitsu bat dira, baina ez da garrantzitsuena. Hala ere, esan beharra dago, kalifikazio on nahiz txar batek, umearen autoestimuan eragin zuzena izan dezakeela. Motibazio mota hau ekiditeko, talde lana oso aproposa da kooperazioa bultzatzeko; izan ere, lan taldearen antolamendua oso garrantzitsua da, lan indibidual hori kooperatiboa bihurtzeko.
- Lanaren saihespena: Ikasleak ez du ulertzen lanaren garrantzia eta saihestu egiten du; albo batera utzi. Lehenengo aldiz saiatzen dira eta galdetu egiten dute; eta irakasleak, edo ez badu erantzuten, edo bronka botatzen badu galdetzearren… ikusitakoa ikusita, horrek, eragina du umearen autoestimuan eta ez dela gai ondorioztatzen edota pentsatzen du. “Zertarako ahalegindu ez banaiz kapaz?”. Sormenarekin loturiko talde lanetan, umeari lagundu egin behar zaio; izan ere, askotan ez dakite ZER egin eta NOLA egin. Sentimendu “txar” horrekin baldin badabil, horrekin mozteko eta beste motibazio mota batzuk garatzeko, NOLA bat sartu behar da. Klasean ez gai den pertsona bat ikusten badugu, eta ohi bezala “kalera” bota, irakaslea beste pizgarri bat sortzeko gai ez bada, umeak ez du zirkulu horretatik irtengo. Une oro laguntza eskaini behar zaie erosoago senti daitezen eta beren buruarekiko konfiantza har dezaten.
- Onarpena: Lehenengo urteetan (10 urtera arte gutxi gorabehera), onarpen hori guraso edo irakasleengan izaten da. Adoleszentzia garaian, onarpen hori berdinekoengandik jaso nahi izaten dugu, eta irakasle eta gurasoengandik gero eta gehiago urruntzen gara. Besteen onarpenak, motibatu egiten gaitu aritzerako orduan, onarpen horren arabera autoestimuak gora edo behera egiten duelarik, segurtasuna emanez edo kenduz.
- Ikasteagatik ikastea: Konpetitibitatea oinarritzat hartuta, gainontzeko ikasleak baino nota hobeagoak ateratzeko helburuarekin ikastea. Kasu hauetan, ikasleek autoestima oso altua izaten dute, gainontzekoak gainditzeko gai direla pentsatuz.
- Barne motibazioa, gogoagatik ikastea: Batzuetan, ikasle batzuek berez nahi dutelako ikasten dute; ondo sentitzen direlako eta etorkizunerako baliagarri ikusten dutelako. Horretarako bidean, autoestima ona izatea komenigarria izaten da, izan ere, edozein oztopo kaltegarria bihur daiteke eta.
- Autonomia: Gauza berriak ikastean, besteekiko dependentzia maila baxuagoa izango dugu eta gauzak gure kabuz egiteko gai izango gara laguntzarik eskatu gabe. Normalean, autonomoki jokatzen dakien ume batek, autokontzeptu sendoa dauka.
Inor autoestimu txarraren putzuan eror ez dadin, motitiba dezagun!
Inor autoestimu txarraren putzuan eror ez dadin, motitiba dezagun!
No hay comentarios:
Publicar un comentario