Webquest hitza entzun bezain laster lehen zalantzak; zer ote da webquest delako hori? Hauen bidez, internet erabiliz, gai bati buruzko ikerketa-lanak egin daitezke. Mota honetako proiektuak edota ariketak ikasleekin egitea oso aberasgarria izaten da; izan ere, lana bideratuta eramateko erraztasunak ematen dituzte. Hauek horrela, webquest bidezko metodologian, ikasleak, hasieran planteatuko zaizkion galderen inguruan hausnartu, gero informazioa bilatu, eta azkenik ondorioak atera beharko ditu.
Metodologia mota honen baliagarritasuna eta eraginkortasuna ikusteko, webean saltseatzen ibili naiz, eta bai, aurkitu dut nire blogarekin zerikusia duen webquest bat, helburu gisa, ondoriozko pentsamendua garatzea, pentsamolde autokritikoa izaten ikastea eta bizitza zoriontsua izateko nork bere burua ezagutzea eta maitatze duelarik.
Webquest honetan, ikasleak, banaka nahiz taldeka, proposatzen zaizkion egoera desberdinei irtenbidea aurkitu beharko die, eta horretarako, rol ezberdinak hartuko ditu. Behin ondorioak aterata, jarduera praktiko baten bidez ikasitakoa frogatu beharko du.
Lehenik eta behin, sarrera gisa, galdera bat planteatzen du: nor naiz? Ikasleek, sareko materiala erabiliz, hurrengo atalera pasatu aurretik, galdera horri erantzun beharko diote. Bigarren atalean, ataza deiturikoan, pauta eta detaile batzuk jarraituz, beren burua nola ikusten duten, gainontzekoek nola ikusten dituzten… deskubrituko dute. Azkenik, ondorio gisa, eginiko lanari buruz hausnartu beharko dute eta gainontzeko ikasleekin konpartitu.
Guztia burutu ostean, esaldi harrigarri bat ageri da, blog honetan oraintxe arte jarraitu dugun eta hemendik aurrera ere jarraituko dugun filosofiarekin bat egiten duena:
“Zorionak, dagoeneko zure bizitzaren bidaia hasi duzu: zeure buruarengana eramango zaituena”
No hay comentarios:
Publicar un comentario