Autokontzeptua, autoestimua, identitatea… hainbat eta hainbat kontzeptu daude gure niarekin lotura zuzena dutenak. Sarean orrialdez orrrialde, eta blogez blog ibili ostean, aurkitu dut, azkenean, nire blogeko ispiluaren islada.
Lehenengoa, pertsonen autoestimuari zuzendutako bloga dugu, eta gaia modu sakon batean lantzen du. Honen inguruan, hainbat gai ukizen ditu; hala nola, zer den autoestimua, noiz agertzen den, autoestima altua eta baxua… Horrez gain, autoestimuak gugan sortzen dituen sentsazio eta sentimenduak mintzo ditu, baita hau hobetzeko aholkuak eta jarraibideak ere. Gazteleraz idatzita dagoen arren, modu ulergarri batean informatzen du; informazio hori gure bizitzetara aplikatzeko oso erabilgarria delarik.
Bigarren blog hau ere, aurrekoaren antzera, autoestimuaren ingurukoa da; baina honekin loturiko beste gai batzuk ere lantzen ditu, atalka banatuta daudelarik: zoriontasuna, ongizatea, norberaren hobekuntza… Umearen autoestimaren garapenaz, autoestima ona izatearen garrantziaz, bizitza osasuntsu bat izateaz, zoriontasunaren giltza aurkitu beharraz, eta beste zenbait konturen inguruko atalak daude landuta. Gai honen inguruan aurkitu dudan blog interesgarrienetako bat dela deritzot, izan ere, ingelesez dagoen arren, oso ulergarria da eta ideiak eta bizipenak argi eta garbi azaltzen ditu.
Batak zein besteak, geure buruarekin eroso sentitu behar garela azpimarratzen du uneoro; eta nire blog honek ere, berdinean jarraitzen du: gure buruarekin ondo sentitu behar gara, eta oztopoei aurre egin behar diegu. Positiboak izan gaitezen. Bizitzaz goza dezagun, geurea da eta!
No hay comentarios:
Publicar un comentario