2011-11-18

IGURIKAPENAK

Askotan norbait ikusi bezain laster, gerta daiteke “gaizki jaustea”; orduan, saihestu egiten dugu. Hurbiltzen bada ez diogu aukerarik ematen, gure aurreko iritziarekin jarraitzen dugu; pentsa dezakegu, zerbait ona esaten badigu, zerbait lortzeko asmoarekin hurbildu dela. Orduan, inplizituki, gauza politei ere interpretazio txarra ematen diegu.

Pertsona berdinak ez dira denentzako berdin. Batzuentzat pertsona bezala “erakargarria” dena, beste batzuentzat ez da izango. Erakargarri iruditu zaienek, ekintza onen aurrean esango dute: “esaten nuen nik!”. Eta gaizki jausi zitzaienen eskutik, berdina entzungo dugu baina interpretazio ezberdinarekin. Ekintza berdinen aurrean, hasierako edo lehenengo iritzi hori plasmatzen da; aurreiritziak direla medio. 

Hezitzaile bat aurreiritziez gidatzen bada, ez da ondo arituko, ez da behar bezalako hezitzailea izango.

AURREIRITZIAK = IGURIKAPENAK = ZERGATIRIK GABEKO IRITZIAK


Zergatiak agertzen direnean, aurreiritziak kolokan jartzen ditugu. Gerta daiteke hasierako inpresio hori aldatzea, baina batzuei, beste batzuei baino gehiago kostatzen zaie, esaterako, pertsona tematiei.

Eskolan, irakasleek, ikaslea ikusi bezain laster edota esan diotenean oinarrituta, igurikapenak badituzte, ikasleekiko harremana baldintzatuta egongo da. Gainera, igurikapen horien arabera, irakasleak jarrera ezkorrak bultza ditzake; baina zertarako? Ba, aurreiritzi horiek konfirmatzeko soilik, jokabidearen bidez, eta horrela, oreka pertsonala mantentzeko. Hori, La profecia del autocumplimiento” bezala ezagutzen da; Umeak probokatzen gaitu? Ala guk probokatzen ditugu umeak?.

Kasu horietan, irakasle gisa, geure buruari begiratu eta galdetu behar diogu aurreiritzien arabera jokatzen ari garen ala ez. Aurretik esan bezala, hezitzaile bat aurreiritziez gidatzen bada, ez da ondo arituko, ez da behar bezalako hezitzailea izango.

Askotan, irakasle batek badu bere “ikasle ideala”, eta zenbat eta “estuagoa” edo “zabalagoa” izan ideal hori, eragina izango du errepresentazioetan. Ikasleek ere, irakasleekiko dituzten igurikapenak, “irakasle idealaren” araberakoak izaten dira.

Aurreiritzi horiek, positiboak ere izan daitezke. Batzuetan, gainera, aurreiritzi horiek ez dira betetzen; “profecia del autocumplimiento” delako hori ez da betetzen. Zergatik?

-          NORK esaten duen; norengandik bueltatzen zaizun iritzi hori.
-          ZENBAT DAKIZUN horren inguruan.

Segun eta nork egiten dituen aurreiritzi horiek, inportantzia gehiago edo gutxiago (eragina) izango du; guztien iritziek ez dute berdin balio, izan daiteke pertsona horrek ez duelako segurtasunik transmititzen. Segun eta nola esplikatzen diguten ere, modu batean edo bestean eragingo du; argudiatzean, esplikazio onak, egokiak, ematean.

Ez gara aurreiritzietan oinarritu behar. Pertsonak ezagutu behar ditugu, eta ezagutu ondoren baloratu. Aukera eman diezaiogun edonori den moduan azaltzeko!

No hay comentarios: