Ume asko eta asko sentitzen dira ezgai momentu askotan, eta horrek egoera animinko baxuan egotea eragiten die, autoestima jaitsiz. Beren buruarekiko kontzeptu nahiko eskasa izan ohi dute, eta egoeraren baten aurrean behin tupust eginda, berriro saiatzeari uki egiten diote. Ezgaitasun sentsazio horren, autokontzeptu baxu horren aurrean, laguntza ematea ezinbestekoa da; eta gurasoek, tutore gisa, laguntza ematea oso puntu garrantzitsua da.
Beren seme alabei laguntzeko helburuarekin, gurasoek hainbat ekintza burutu ditzakete, bai esanez, bai eginez…
- Goraipatzea: Umeei asko gustatzen zaie egiten dituzten ekintza onak goraipatzea; modu horretan, autoestimak gorakada izan ohi du.
- Errespetuz tratatzea: Gurasoek umeak errespetuz tratatu behar dituzte, beste edozein pertsona bezala, esaterako hauei “mesedez”, “eskerrik asko”, eta horrelako hitzak zuzenduz; beraiek ere egoera ezberdinetan horrela, errespetuz, jokatu dezaten eraginez.
- Perfekzioa ez exijitzea: Inor ez da perfektua, eta gurasoek ez dute bere semea edo alaba perfektua izatea desiratu behar. Umeek, gurasoek diren modukoak direla onartzen dituztela sentitu beharra dute; modu horretan, maitatuak eta beren buruaz seguru sentitzen dira.
- Entzutea eta erantzutea: Gurasoek umeek esaten dutena entzun egin behar dute, horrela, esaten dutena garrantzitsua dela pentsatuko dute, eta hala da. Horren aurrean, erantzun egokia ematea oso garrantzitsua da, umeek aintzat hartzen dituztela sentiaraziz. Ezentzunarenak egiten badute edota kasurik egiten ez badiete, horrek, umearen autoestimuan negatiboki eragingo du.
- Entzutea eta erantzutea: Gurasoek umeek esaten dutena entzun egin behar dute, horrela, esaten dutena garrantzitsua dela pentsatuko dute, eta hala da. Horren aurrean, erantzun egokia ematea oso garrantzitsua da, umeek aintzat hartzen dituztela sentiaraziz. Ezentzunarenak egiten badute edota kasurik egiten ez badiete, horrek, umearen autoestimuan negatiboki eragingo du.
- Errespontsabilitateak ematea: Umeei errespontsabilitateak ematerako orduan, beren burua garrantzitsutzat hartzen dute, lagungarri eta gai sentitzen dira egoera ezberdinei aurre egiteko.
- Interesak eta gaitasunak sustatu: Gurasoek, umeei, ekintza ezberdinetan parte har dezaten bultzatu behar diete, modu horretan, ikusten dituzten mugak gainditzeko eta gai direla sentitzeko. Horrela, eginez eta ekinez, oztopoak gainditzen joango dira eta autoestima berreraikitzen.
Hemen aipatutakoak, gurasoek, beste ekintza askoren artean egin behar dituztenak dira. Hala ere, etxean laguntza jasotzea beharrezkoa den arren, lagun artean, eskolan… ere maitatuak eta babestuak sentitzea oso garrantzitsua da. Beraz, denon laguntza ezinbestekoa da.
Egin umeak garrantzitsu senti daitezen. Egin egoera askori aurre egiteko gai senti daitezen. Lagun iezaiezu. Umeak etorkizuna dira, eta bizitza alai eta irribarretsu bat izatea merezi dute!
No hay comentarios:
Publicar un comentario