2011-12-15

ZEURE BURUA MAITATU EZAZU!



Gozatu lagun alaiekin eta saiatu triste daudenak zure umorearekin alaitzen. Barre egizu ahal duzun guztietan, denbora luzez eta oso altu. Barre egizu arnasarik gabe geratu arte. Barre eragiten dizun lagun bat baduzu tarte luzeak egin bere ondoan. Baztertu ezinbestekoak ez diren zenbakiak, adina, pisua eta altuera barne. Ikasi eten gabe: informatika, artea, lorezaintza,… nahi duzuna, baina ikasi; ez utzi garuna alfertzen. Malkoak agertzen direnean eutsi, pairatu eta gainditu. Zurekin bizitza osorako gertatuko den persona bakarra zu zeu zara. Bizirik zauden bitartean bizi! Zure osasuna zaindu: ona bada mantendu, kaxkarra bada hobetzen saiatu, ez baduzu hobetzen laguntza eskatu.Maite duzun horretaz ingura zaitez: familia, animaliak, landarek, zure afizioak edo zuk nahi duzuna. Zure etxea zure aterpea da. Bidaiatu, eguzkia hartu, mendian ibili, herrialde berriak bisitatu. Alegia, saiatu errutinari ihes egiten.Maite dituzun horiei, esaiezu ahal duzun guztietan.

Amestu nahi duzun ametsa. Zoaz Joan nahi duzun lekura. Izan zaitez izan nahi duzuna. Biziki maitatu. Eta mesedez, egizu barre. Biharko aventura hasi besterik ez da egin!

BAKOITZAREN PAUSOETATIK SORTZEN DA BENETAKO ISLADA…

2011-12-13

PUTZUTIK ATERATZEN

Autoestima egokia, autoestima desegokia. Autoestima handia, autoestima txikia. Autoestima altua, autoestima baxua. Esamolde asko, baina azken finean berbera. Batak zein besteak, gauza berdinari egiten diote erreferentzia.  

Blog honetan behin baino gehiagotan aipatu izan dugun moduan, asko eta asko izan daitezke autoestima altua edo baxua izatearen eragileak. Aztertzen ari garen kasua azken honena izatekotan, hau da, autoestima baxuarena izatekotan, nola konpondu? Ba al hortik ateratzeko aukerarik? Erantzuna baiezkoa da! Baina nola bilatu konponbiderik? 

Sarean kuxkuxeatzen ibili ondoren, laguntza eskaitzen eta ematen duten web orrialde asko daudela ohartu naiz, zein baino zein interesgarriagoak. Hala ere, esan beharra daukat, orrialde askoren artean, badagoela bat benetan atentzioa deitu didana; http://vencetubajaautoestima.com/blog/, alegia. Gaztelaniaz idatzita dagoen arren, oso ulergarria da, eta batez ere, mota honetako arazoen aurrean erabilgarria.

Ni neu harpidetu naiz web orrialde honetan (blog-eko eskuin aldean ikus daitekeen moduan); eta zu zeren zain zaude? Harpidetu zaitez eta lagundu jendeari autoestima baxuaren putzu horretatik ateratzen! Geure esku dago!

2011-12-10

MAITATUAK ETA BABESTUAK SENTI DAITEZEN!

Ume asko eta asko sentitzen dira ezgai momentu askotan, eta horrek egoera animinko baxuan egotea eragiten die, autoestima jaitsiz. Beren buruarekiko kontzeptu nahiko eskasa izan ohi dute, eta egoeraren baten aurrean behin tupust eginda, berriro saiatzeari uki egiten diote. Ezgaitasun sentsazio horren, autokontzeptu baxu horren aurrean, laguntza ematea ezinbestekoa da; eta gurasoek, tutore gisa, laguntza ematea oso puntu garrantzitsua da.

Beren seme alabei laguntzeko helburuarekin, gurasoek hainbat ekintza burutu ditzakete, bai esanez, bai eginez…

-          Goraipatzea: Umeei asko gustatzen zaie egiten dituzten ekintza onak goraipatzea; modu horretan, autoestimak gorakada izan ohi du.
-          Errespetuz tratatzea: Gurasoek umeak errespetuz tratatu behar dituzte, beste edozein pertsona bezala, esaterako hauei “mesedez”, “eskerrik asko”, eta horrelako hitzak zuzenduz; beraiek ere egoera ezberdinetan horrela, errespetuz, jokatu dezaten eraginez.
-          Perfekzioa ez exijitzea: Inor ez da perfektua, eta gurasoek ez dute bere semea edo alaba perfektua izatea desiratu behar. Umeek, gurasoek diren modukoak direla onartzen dituztela sentitu beharra dute; modu horretan, maitatuak eta beren buruaz seguru sentitzen dira.

2011-12-07

HAINBAT ZITA

Hainbat eta hainbat dira autokontzeptu zein autoestimuaren inguruan esaten diren kontuak. Honi jarraiki, sarean aurkitutako esaldiak, konparazioak, hitz jokoak… bildu eta grabatu ditut, zein baino zein interesgarriago. Gazteleraz badaude ere, denek ematen dute zer pentsatu; goza ezazue!

1. "Sigue tus convicciones más honestas y mantente firme".

2. "Mira cada día como una oportunidad para invertir en la vida. Una oportunidad para compartir tu experiencia con alguien más. Cada día es una oportunidad de crear milagros en la vida de los demás.”

3. "Si aprendes de tus fracasos realmente no has fracasado".

4. “La autoestima, el orgullo y el amor propio, se obtiene cuando logramos aquello que deseamos, por mérito propio.”

5. “La belleza es directamente proporcional a la autoestima personal, una persona solo alcanza la belleza que es capaz de creerse”.

6. “Acéptate a ti mismo, pero acéptate también frente al otro.”

7. “Amarse a sí mismo es el comienzo de una aventura que dura toda la vida.”

8. “La autoestima no es tan vil pecado como la desestimación de uno mismo.”

9. “Autoestima es ese sentimiento que se encuentra en lo más profundo de tu piel y que habla de tu propio valor.”

10. “El espejo también puede ser un gran aliado de la autoestima humana. Pues aunque te mires en él con avanzada edad, siempre podrás ver la edad ideal de ti mismo que tu mente conserva celosamente como mecanismo de defensa.”

2011-12-03

ESTIMATZEN

Autoestimuan eragin zuzena dauka konportamendu edo jokabidean. Zenbat aldiz jokatu ote dugu modu batean edo bestean gaizki sentitu izan garelako? Edo alderantziz? Ba bai; askotan konturatzen ez bagara ere jokabideek lotura zuzena dute autoestimuarekin, eta jokatzen dugun moduaren arabera, argi eta garbi ikusten da positiboki edo negatiboki estimatzen dugun geure burua.

Gezurrak, inpotentzia, frustrazioa, mespretxua... jokabide txar hauek, autoestima negatiboarekin zuzenean lotuta daude, tolerantziak, baikortasunak, zintzotasunak etab. Autoestima positiboarekin zerikusia dutelarik.
Hezkuntzari begira, esan beharra dago, bai irakasleek bai eskolek, autoestima positiboa lortu eta bultzatu behar dutela umeengan. Nola? Ba, hauek baloratuz, errespetatuz, aukerak emanez… Azken finean, guztiok ditugun eskubideak dira honakoak.




Estima zaitez, gainontzekoak estima itzazu, eta saiatu euren burua estima dezaten lortzen!